Amelia Barquin Lopez: “Genero-identitatea askatasunez erabakitzen utzi behar zaie umeei”

Sendi Getxoko familietan euskara sustatzeko proiektuko kideek gonbidatuta, joan den martitzenean, otsailak 23, “Generoa eta hezkuntza” izenburuko berbaldia eskaini zuen Amelia Barquin Lopezek, Algortako Zabala ikastetxean. Aita-amei eta hezitzaileei begirako ekimena izan zen. Barquin gasteiztarra filosofian doktorea da, eta irakaslea, Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultatean. Zer da generoa? Zeinek eraikitzen du? Feminismoak ekarri zuen oso emankorra…

«Homosexualitatea zurien kontua dela diote»

Afrikako hogei herrialdetan egindako zazpi hilabeteko bidaian, orientazio sexualagatik zigortu dituzten pertsonak ezagutu ditu Serenak; liburu batean kontatu ditu haien istorioak. Marc Serenak (Manresa, Herrialde Katalanak, 1983) ez du ulertzen nola zigortu daitekeen maitasuna: «Nola kondenatu daiteke norbait maitasunaren moduko gauza polit batengatik?». 2011. eta 2012. urteetan Afrikako hogei herrialdetan egon zen, eta han bildutako…

Zinegoak jaialdiko film laburren aukeraketa bat izango da EHUko Leioako campusean

ASTEARTE HONETAN BILBO. Zinegoak Bilboko gaylesbotrans nazioarteko zinema eta arte  eszenikoen jaialdia Euskal Herriko Unibertsitatera (EHU) iritsiko da  asteartean, martxoaren 1ean, 16:00etatik aurrera Gizarte eta  Komunikazio Zientzien Fakultateko auditoriumean (Leioako campusa)  ikusgai izango den film laburren aukeraketa batekin. Besteak beste,  Uxue Egia Ikus-entzunezko ikasle ohiaren “Garelako” film laburra  ikusi ahal izango da. EHUk gogoarazi duenez,…

Lesbianismoa armairutik ateratzen lagundu duen zinegilea

Rose Troche zine zuzendari estatubatuarra omendu du aurten Zinegoak jaialdiak. “Lesbianak ikusle oso zailak dira. Haiei buruzko hain iruditeri murritza dugu, bakarrari heltzeko joera daukagula”, esan izan du Trochek. Berak, lesbianismoari zineman ematen zitzaion kutsu dramatikoa gainetik kendu eta Go fish(1994) egin zuen, kultuzko film bihurtua. The L World Kaliforniako lagun lesbiana batzuen bizitzari buruzko…

JOANA MASÓ “Gorputzaren aldeko borroka soberania lortzeko borroka da”

Literaturan doktore, Université de Paris VIII-Saint-Denisen. Frantses ikasketen irakasle Universitat de Barcelonan. Ikerlari Centre Dona i Literatura UNESCO Katedran. Itzuli eta editatu ditu Helene Cixous, Jacques Derrida, Catherine Malabou, Jean-Luc Marion eta Jean-Luc Nancy. Eta gorputzari eman dio pare bat buelta. Zer da gorputza? Michel de Certeauk esan zuen: gorputza bere horretan aurkitzen zaila da.…

Abel Azconak epaileari: “Prozesua errespetatzen dut, baina ‘performance’-aren jarraipena da”

“Kristauak iraindu” izana leporatuta deklaratu behar izan du artistak Fermin Otamendi epailearen aurrean. Iruñeko artzapezpikutzak eta Espainiako Abokatu Kristauen Elkarteak jarri diote salaketa. Epailearen eta bere abokatuaren galderak erantzun ditu, baina uko egin dio akusazioaren galderak erantzuteari.  Azconak adierazi du “pederastiaren kritika” egin nahi izan zuela, erreakzioa eragingo zuelakoan. “Edukazio eta errespetu guztiarekin, baina prozesu…

‘L’ hitza filmatzea

Rose Troche zinemagile eta telesailgileari Ohorezko Saria emanez abiatu da Zinegoak gaylesbotrans zinema jaialdia, Bilbon Rose Troche zara?», galdetu dio New Yorkeko metroan neska batek Rose Troche zinemagileari (Chicago, AEB, 1964), eta Rose Trochek, baietz. «Aurrekoan joan nintzen amarekin zure filma ikustera, eta, amaitutakoan, ni ere lesbiana nintzela esan nion. Mila eta mila esker». 1994an…