Entries by Editorea

EHGAMek gazteentzako “MADELON SARIAK 2018” literatura lehiaketa antolatzen du

Aurten seigarren aldiz EHGAMek Madelon gazteentzako literatur lehiaketa antolatu du. Sari hauei XANTI ALTXU “Madelon”, Ehgam Gipuzkoa-ko fundatzaile izandakoaren izena eman diegu, bera izan zelako Euskal Herrian gay mugimenduaren gizarteratzaileetako bat, eta sari hauek helburu bera dutelako: gazterian ere LGTB borroka eta bisibilitatea bultzatu eta ikustaraztea. Gaia librea izango da, baldintza bakar batekin, gay, lesbiana, bisexual edo transexualei […]

Sexu eta genero aniztasuna eskolan lantzeko unitate didaktikoa

Iraultzeko prest! unitate didaktikoa argitaratu berri dute, sexu eta genero aniztasuna ikasgelan lantzeko. Haur Hezkuntzatik Batxilergoraino, maila bakoitzera egokitutako materiala eta ekintzak proposatzen dira. “Jaio aurretik heterosexualak izango garela aurreikusten duen araua zalantzan jartzea” du helburu unitateak, “neska eta mutiletan, femeninoan eta maskulinoan banatzen gaituen eta rol jakinak esleitzen dizkigun heteroarauak guztiongan nola eragiten duen hausnartzea”. […]

Euskaltzaindiak eta Ortzadar LGBT elkarteak hiru urterako hitzarmena sinatu dute

Euskarari dagozkionetan, Akademiak aholkularitza eskainiko dio elkarteari Euskaltzaindiak eta Ortzadar LGBT elkarteak bien arteko lankidetza hitzarmena sinatu zuten lehen aldiz atzo, Bilbon. Hitzarmena hiru urterako egin da, eta, euskarari dagozkionetan, Akademiak aholkularitza eskainiko dio elkarteari. Bereziki, hitzarmenaren aurkezpenean azaldu zuten bezala, gradu bukaeran eta Master ikasketetan elkarteak sustatzen dituen deialdietan euskararen erabilera normalizatua eta jasoa […]

«Orain lasai joaten naiz aldageletara»

ATZEKOZ AURRERA. TEO VALLS. ‘DE BERTA A TEO’ DOKUMENTALEKO PROTAGONISTA Duela lau urte, bere trantsizio prozesua grabatu zuen; orain, uste du dokumental horrek ikusgaitasuna eman diola transexualitateari. Ikusezinen eremuan dago, baina dena erakutsi du. Duela lau urte, gestalt terapeuta ikasketak bukatzeko, Teo Vallsek (Bartzelona, 1985) bere trantsizioa grabatzea erabaki zuen. Baina ez zen horretan gelditu, Irene Navascuesek […]

LGTBI kolektiboa, psikiatriako gaietan

Moldaketa bat egin behar izan dute Osakidetzaren lan deialdi publikoko psikiatriako gai zerrendan, patologizatuta ageri baitziren LGTBI kolektiboko kideak. Osasun sistemak akatsa onartu du   «Ondoeza». Sentimendu hori gailendu zitzaion Sara Olariaga sendagileari —Osakidetzan familia mediku izateko lanpostu bat lortzeko prestatzen ari da— osasun sare publikoaren lan eskaintzaren barruan psikiatriako gai zerrendaren berri izan zuenean. […]