Transexualek aldagela aukeratu ahalko dute Durangoko kirol instalazioetan

Durangoko Udalak aldaketa batzuk ezarri ditu kirol instalazioen araudian, eta transexualei identifikatzen diren sexuaren arabera aldagela aukeratzeko eskubidea ematea da esanguratsuenetako bat. Osoko bilkuran aurkeztu zuen proposamena Pilar Rios alkateorde eta Durango Kirolak erakundeko presidenteak. Bigarren aldaketa garrantzitsu lez, pertsonak baimen barik grabatzea falta larria izango da hemendik aurrera, eta baita eraso egitea edo irain…

Bus transfoboaren aurka protesta egiteagatik isunak jaso dituzte hainbat herritarrek

Lesbofobia, homofobia eta transfobiaren kontra protesta egitea “funtsezkoa” dela esan dute Ekainaren 28ko Plataformak eta LABek, eta sexu askatasunaren aldeko konpromisoa berretsi dute. Hazte oir elkarte katoliko eta transfoboaren autobusari ezezko biribila eman zion Iruñeak, eta mobilizazioen bidez erantzun. Orain, herritar hainbati isunak iritsi zaizkiela salatu dute Ekainaren 28ko Plataformak eta LABek. “LGTBIQen Giza Eskubideen…

«Intersexualitatea tabu itzela da, gaixotasun gisa aurkeztua izan delako»

«Gizon ala emakume. Hortik kanpo gelditzen den guztia, gaitz edo anormaltasun bat da», uste du Cira Lopez antropologoak. Intersexualak ez baztertzeko, gizartea osoki aldatu behar delakoan da. LGTBI akronimoan, I letra da guztien artean ezezagunena. Intersexual hitzari egiten dio erreferentzia, baina jende askok ez daki zer den ere. Horren inguruan hitzaldia eskaini zuen Cira Lopez…

Plazera, borrokarako bidea

LGTBI kolektiboaren eskubideak aldarrikatzeko beharra gogorarazi dute milaka lagunek, Hego Euskal Herriko hiriburuetan. Les Bascosek etzi egingo du askapen ibilaldia, Miarritzen Plazera, borrokatzeko arma gisa. Hori aldarrikatu zuten atzo LGTBI Kolektiboaren Nazioarteko Egunaren harira antolatutako hainbat manifestaziotan. «Gure haserrea ez da nahikoa trans, bollo, marika eta gainontzeko disidenteen kontrako indarkeria eteteko: oraingo honetan, plazera aukeratzen…