“Hazte Oir kanpora” entzunaraziz geratu dute Iruñean haur transexualen aurkako autobusa

Parlamentura joan nahi zuten elkarteko kideek autobusean, han oharra uzteko, baina ez dira iritsi. Udaltzaingoak geldiarazi du aurrena autobusa, harik eta logotipoak eta leloak estali arte. Parean jarri zaion jendea jo du autobusak. Gutxienez pertsona bat zaurituta dago, eta anbulantzian eraman dute. Iruñetik irten ostean, Gasteiz aldera abiatu da ibilgailua. Zuzeneko kontaketa egin du Ion…