Mezu transfoboa zabaltzeko beste ibilgailu bat prestatu du Hazte Oir-ek

MADRIL. Madrilgo epaile batek ezarritako debekuari izkin egiteko, autobus transfoboko mezua moldatu du Hazte Oir erakunde ultrakatolikoak. Autokarabana bat prestatu du, eta aurreko leloari galdera ikurrak gehitu dizkio: Mutilek zakila dute? Neskek alua dute? Hasierako aurreikuspenen arabera, kanpaina bihar da heltzekoa Iruñera

Autobusak

Hedoi Etxarte Erakunde ultra baten autobusa etorriko da Iruñerrira bihar-etzi. Ia ezezaguna zen bus horren probokazioari zilegitasuna eta ikusgarritasuna eman diogu. Albiste on bat dago: agian LGTBI kolektiboak gaindituko dituen transfobiaren kontrako mugimendu bat hasi da gurean. Beste guztia nahiko kezkagarria izan da: berriz ere zentraltasuna eman diogu eskuin muturrari. Markoa berak egin digu. Eta…