Hainbat kritika eragin ditu transfobia sustatuz igandean Euskal Herrira iritsiko den autobusak

Martxoaren 5etik 12ra bitartean igaroko da Hego Euskal Herriko lau hiriburuetatik. Asironek eta Urtaranek iragarri dute Iruñean eta Gasteizen sartzea eragozten saiatuko direla. Eneko Goia Donostiako alkateari ere eskatu diote ez uzteko autobusari Donostian ibiltzen, baina erantzun du ez duela eskumenik horretarako. “Badira zakila duten neskak eta bulba duten mutilak” leloarekin abiatu zuen kanpaina bat…