Afrikako LGTB eskubideen aldeko borroka gogoan izango du aurtengo Bilboko Zinegoak jaialdiak

Zinegoak, Bilboko gaylesbotrans zinema eta arte eszenikoen nazioarteko jaialdiak, zabalkundearen aldeko apustu sendoa egin du hamalaugarren edizioan. Hala, ohiko iraupena bikoiztuko dute –aste bi, bakarraren ordez– Euskal Herriko 32 herritan zehar hilabeteko “bira” abiatu aurretik. 44 proiekzio egingo dituzte horietan. Emanaldiez gain, sari bi emango dituzte antolatzaileek. Lehena, João Pedro Rodrigues portugaldar zinegileari. Rodriguesek Zinegoaken…