LGTBIQ begiradak

Askatasun begiradak nahi ditugu gure eskoletan, gure kaleetan, gure gizartean. Hezkuntza sistemak askatasunean bizi diren pertsonak hezi behar ditu, diren bezalakoak izan daitezen, diskriminaziorik gabe, epaiturik izan gabe. Beste behin ere, maiatzaren 17aren inguruan lesbianek, gayek eta transexualok bizi dugun diskriminazioa hizpide izaten da egunkarietan. Aurten, estreinako aldiz, Bullying-aren Nazioarteko Egunak ere protagonismo itzela hartu…

«Legeek babestu arren, atzera goaz»

Gay eta lesbianek legeen babes handiagoa daukate azken urteetan, baina Liñerak atzerapauso bat sumatzen du gizartean. Kezkatuta dago gero eta homofobia kasu gehiago agertzen ari direlako. Ahaztutako istorio bat kontatzen du Barro Rojo (Lohi gorria) antzezlanak: gayek Europako kontzentrazio esparruetan izandako baldintzak. Javier Liñera (Bilbo, 1975) da ikuskizuneko aktorea, eta antzezlana komedia gisa mozorrotutako drama…