BENAT GACHEN LES BASCOS ELKARTEKO PRESIDENTEA: «Larrialdi egoeran ez, larritasuna arazo sozialetan dago»

Duela hamar urte sortu zen Les Bascos, Ipar Euskal Herrian LGTBen aldeko borrokan ari den elkartea. Larunbatean zuten ospakizun jaia Baionan, Elkarteen Etxean. Hori aitzakia harturik, sexu aukeren berdintasuna nola eta zertan den aztertzeko tartetxo bat hartu dugu historia irakasle honekin. Zertan gaude sexu aukeren bazterketari dagokionez egun? Ezkontza legeak erakutsi bezala, lege mailan gauzak…

Indarkeria matxistaren aurkako aldarria ozen entzun da Gasteizen

Indarkeria matxistaren aurkako aldarria ozen entzun da Gasteizen 11 eraso, 12 erantzun, Feministok prest! leloa zuen manifestazio jendetsu batek Gasteizeko kaleak zeharkatu ditu larunbat honetan, indarkeria matxistaren aurka eta emakumeen eskubideen alde egiteko. Manifestazioa 13:00etan atera da Bilbo plazatik, eta Alderdi politiko, sindikatu, kultura, kirola, gizarte eragile askoren babesa jaso du Gasteizen burututako manifestazio nazionalak.…

12.000 feminista indarkeria matxistaren aurka Gasteizko kaleetan

Euskal Herriko Mugimendu Feministak antolatu du “11 eraso 12 erantzun. Feministok Prest!” manifestazio nazionala. Eraso matxisten 2015eko uda gogorraren ondoren mugimendu feminista indartsu zegoen halako aldarria Arabako hiriburuan zabaltzeko. Hilotzak ia hozteko astirik ez du izan. Natalie Van Put, 34 urteko emakumea, apirilaren 5ean hil zen ustez senarrak emandako kolpeen ondorioz. Indarkeria matxistaren azken eraila…

Oihu geldiezina, aho batez

Euskal Herriko mugimendu feministak indarkeria matxisten aurka antolatutako manifestazioak 12.000 lagun bildu ditu Gasteizen. Emakumeek euren bizitzen protagonista izatea aldarrikatu dute. Bideoa: Mobilizazio eguneko erreportajea (Lara Madinabeitia, BERRIA TB). «Ez dugu atzera egingo. Geldiezinak gara. Zuen indarkeriek erantzuna jasoko dute!». Andre Maria Zuriaren plazan hasitako oihua ozen zabaldu zen bazter guztietatik. Feministok Prest plataformak deitutako…