Zinegoak jaialdiak sail bat eskainiko dio Mexikoko transexualitateari

ZINEMA. Hilabete pasatxo falta da Bilbon egiten den Zinegoak zinema jaialdirako. Aurtengoak sail bat eskainiko dio Mexikoko transexualitateari. Lau filmek osatuko dute sail hori; bi fikziozkoak izango dira, eta beste bi, dokumentalak. Otsailaren 23tik 26ra bitartean proiektatuko dira, doan. Horietatik nabarmentzeko modukoa da Carmín Tropicalfilma, sari asko jasotakoa. Ventura Pons zuzendariak itxiko du jaialdia, El…

Bilbo, ‘gay friendly’? Bai zera!

Bilboko Udalari gayak interesatzen zaizkio. Politak, gazteak, dibertigarriak eta diru askorekin. Bilbotik kanpoko gayak, noski. Horregatik joan da FiturreraBilbao Gay Friendly sustatzera. Baina lesbianek eta transexualek ez bide dute horrenbeste diru eduki, Bilboko Udalari ez zaizkiolako hainbeste interesatzen. Noski, lesbianek familiak osatzera jo ohi dute amatasun instintuaren kontuarengatik, eta transexualek nahikoa lan izaten dute egin…