GARA:APAIZ ETA MINISTRO BANAK HOMOSEXUAL DIRELA ONARTU DUTE SEXU BEREKOEN EZKONTZARI BURUZKO GALDEKETAREN ATARIAN

Irlanda aldatzen ari da azken urteotan. 1993ra arte homosexualitatea legez kanpokoa zen herrialdean, baina, datorren maiatzean, sexu bereko pertsonen arteko ezkontzen inguruko erreferenduma egingo da. Jendartean nabarmen zabaldu da aldeko jarrera, eta, orain, legeak arrastaka aldaketara egokitu behar dira.

  • Irlandan homosexualitatea legez kanpokoa zen 1993. urtera arte. Baina 2008. urteaz geroztik egindako galdeketetan jendartearen gehiengoa sexu berekoen ezkontzaren alde agertu da
  • Ezkontza homosexualen kontrakoak eskubide berdintasunaren eztabaidatik urrundu nahi izan dute eta aitatasunaren eta amatasunaren auziari helduta ari dira kanpaina egiten

Egunkari batean ondoko titularra irakurtzen badugu, “Apaiz batek bere kongregazioaren txalo zaparrada jaso du homosexuala dela onartu ondoren”, segur aski ez dugu pentsatuko halakorik Irlandan gertatu denik. Baina, bai, Dublineko eliza batean gertatu zen urte hasieran. Father Martin Dolan St Nicholas of Myra elizako apaiz bakarra da. Eraikina Francis Streeten dago, Dublingo erdialdean.

“Osasun ministroak publikoki onartu du bere homosexualitatea zuzeneko irrati elkarrizketa batean”. Titular hori ere ez genuke Irlandarekin lotuko, baina bertan gertatu da. 2015. urtea hastearekin batera, Leo Varadkarrek, Fine Gael alderdi eskuindarreko ministroak, bere herritarren aurrean agertu zuen homosexuala dela. Gainera, analista politikoen esanetan, Varadkarrek aukera asko dauzka bere alderdiko lider burua izateko etorkizunean.

Maiatzean, oraindik zehazteko dagoen egun batean, irlandarrak erreferendumera deituta daude, sexu bereko bi pertsonen arteko ezkontza onartzen duten edo ez erabakitzeko. Erreferendum horren bueltan ulertu behar dira Father Martin Dolan apaizaren eta Leo Varadkar ministroaren adierazpenak.

Father Martin Dolan apaizak, bere homosexualitateaz modu irekian hitz egiteaz gain, argi eta garbi esan zuen mezaren erdian ezkontza homosexualen aldeko kanpainan parte hartzeko asmoa duela. Albistea Irlandako komunikabideetan agertu orduko kazetari guztiak Eliza Katolikoaren erantzunaren zain geratu ziren, baina ez zen inolako iritzirik heldu iturri ofizial horretatik. Aldiz, St Nicholas of Myra kongregazioaren baitatik segituan atera ziren beren apaizaren alde; «oso pozik gaude gure apaizarekin, eta ez dugu onartuko gure elizatik ateratzea, norbaitek asmo hori agertuko balu», esan zuten tinko bere elizako kideek.

Varadkarrek, bere aldetik, nabarmendu du berak argi eta garbi agertu nahi izan duela bere homosexualitatea inork ez dezan esan zerbait ezkutatzen ari denik. Eta gaineratu du maiatzeko erreferendumaz gain, beste helburu eta egiteko batzuk dauzkala mahai gainean homosexualitateari dagokionez. Homosexualen arteko ezkontzei bidea irekitzeaz gain, pertsona homosexualek odola emateko modua izan dezatela arautu nahi du –gaur egun debekatuta daukate–, eta subrogatutako haurdunaldietara ere zabaldu nahi ditu aitatasun eta amatasun eskubideak.

Irlandan homosexualitatea legez kanpokoa zen 1993. urtera arte. Hartara, aise esan daiteke Irlanda asko aldatu dela azken urteetan. Horren adierazle dira sexu bereko pertsonen ezkontzaren inguruan egindako galdeketak. 2008. urtetik hona, aldekoen jarrera gailendu da; urte askoan herritarren %60 egon da alde eta egun %70era igo da aldekoen portzentajea. Kontrakoena, berriz, %20aren bueltan dago.

2011. urteaz geroztik, sexu bereko pertsonek elkartze zibilaren atea zabalik daukate, baina ez ezkontza zibilarena, eta hor dago gakoa. LGTB edo lesbiana, gay, transexual eta bisexualen mugimenduaren inguruko 160 taldek salatu dutenez ezkontza zibilak eskubide gehiago eskaintzen ditu, baina hori, oraingoz, bikote heterosexualen esku baino ez dago.

Berez oraindik ez da hasi maiatzean izango den erreferendumaren inguruko kanpaina baina homosexualen arteko ezkontzen aldekoentzat borroka aspaldian hasi zen. Ikustear dago kontrakoak zenbat diren eta noraino altxatzen duten ahotsa, baina, oraingoz, isil samar dabiltza eta hori oso adierazgarria da. Horrek ere garbi erakusten du Irlanda zenbat aldatu den azken urteetan. Aldaketa horren seinale nabarmenena Eliza Katolikoak Irlandako jendartean duen indarra gero eta txikiagoa dela da. Oraindik lehenengo eta bigarren hezkuntzako eskolen %80 Eliza Katolikoaren mende daude eta bertako Konstituzioan herri katoliko bezala agertzen da Irlanda, baina sumatzen dira aldaketak. Azken urteetan Eliza kontu handiagoarekin ibiltzen da aholku moralak partitzerakoan, eta harrigarria ere gertatzen da, kontuan izanda duela urte gutxira arte Irlandako Errepublikako ministroak Elizatik pasatzen zirela baimen eske edozein lege sinatu baino lehen.

Jendartea, baiezkoaren alde

Erreferendumaren bezperatan, eta artean kanpaina hasi gabe dagoela, Irlandako jendartean homosexualitatearen aldeko jarrera igartzen da. Bistakoa da, beraz, ezezkoaren aldekoek ez daukatela bide samurra aurretik. Egoeraren jakitun, badirudi ezezkoaren aldekoek albora utzi dutela gotzainen jarrera, «ezkontzak derrigorrez gizon eta emakume baten artekoa» izan behar duela defendatzen duena alegia, eta beste bide batzuk zabalduko dituzte. Badirudi beren borroka umeen eskubideen aldetik bideratuko dutela.

Hartara, erreferendumaren bezperatan aldekoek eta kontrakoek ikuspuntu desberdinetatik heldu diote gaiari. Ezkontza homosexualen aldekoentzat, «eskubide berdintasuna» dago oinarrian. Leo Varadkar ministroaren hitzetan, «gauzak dauden bezala, une honetan nik ez dauzkat beste irlandar batzuen eskubide berdinak, eta hori aldatu egin behar da».

Ezkontza homosexualen kontrakoek, berriz, eskubide berdintasunaren eztabaidatik urrundu nahi izan dute eta aitatasunaren eta amatasunaren auziari helduta ari dira kanpaina egiten. «Ezkontza homosexualak legeztatzen badira, adoptatzeko eskubidea ere legeztatuko da eta haur askoren egoera okertuko da. Haur batek aita eta ama izan behar ditu». Gaur egungo Irlandan, baina, errealitateak datu argigarriak uzten ditu: lau umetik bat bizi da familian aitarik edo amarik izan gabe. Horietako batzuk bikote homosexualen seme-alabak dira, bide batetik edo bestetik guraso izateko modua egiten dutelako. Batzuetan gurasobakarren paperean adoptatzen dituzte haurrak, eta, besteetan, Irlandatik kanpoko adopzioetara jotzen dute. Errealitate hori existitzen da dagoeneko, eta ez bat-batean sortuko ezkontza homosexualen kontrakoek zabaldu nahi duten bezala.

Gobernuaren jarrera homosexualen ezkontzen aldekoa da. Horrek ez du esan nahi parlamentari batzuk kontra ez daudenik, batez ere lehen ministroaren alderdikoak, baina oraingoz kontrakoen ahotsa oso xume dabil. Pentsatzekoa da hori aldatu egingo dela datozen asteetan, behin erreferendumaren galdera zehaztu ondoren eta galdeketaren data gerturatu ahala. Baina galdera zuzena eta sinplea izatea espero da. Berez, irlandarrek honako esaldia beren Konstituzioan sartu edo ez erabaki behar dute: «Bi pertsona ezkon daitezke beren sexua kontuan hartu gabe».

Pentsa daiteke alderdi guztiak alde egonik eta Eliza Katolikoaren buruek egun daukaten irudi kaskarra kontuan izanda erreferendumaren emaitza nahiko garbi dagoela, baina ez aldekoek eta ez kontrakoek ez dakite zer gertatuko den. Irlandako erreferendumetan parte hartzea oso eskasa izaten da beti eta kontrakoek beren jendea bozkatzera eramatea lortzen badute, edozein emaitza da posible, nahiz eta jendartearen iritzi orokorra bestelakoa izan. Irlandako Gobernuak badaki hori gerta daitekeela, behin baino gehiagotan galdu baitituzte galdeketak. Horregatik, ezkontza homosexualen aldeko kanpaina ez da gobernuaren eskuetan egongo, jendartearen eskuetan baizik; ikasleak, katoliko progresistak, LGTB taldeak… lanean hasteko prest daude.

Kontrakoen «but» kanpaina

Irlandan ohikoak dira erreferendumak. Edozein lege edo Europako akordiok Irlandako Konstituzioari eragiten badio, irlandar guztiek daukate bozka bidez beren iritzia emateko aukera. Hartara, maiatzean sexu bereko pertsonen arteko ezkontzari buruzko iritzia emango dute. Azken hamar urteotan egiten den hamargarren galdeketa izango da.

Berez herritarrek erabakiko dutena Irlandako Konstituzioan honako esaldia txertatu edo ez izango da: «Bi pertsona ezkon daitezke beren sexua kontuan hartu gabe». Esaldi laburra da, baina garrantzi eta pisu handikoa. Askoren ustez galdeketa garrantzitsua da batez ere Irlandako bikote ez heterosexualentzako, baina, aldi berean, Irlandatik kanpo ere garrantzia izango du, mundu mailako eragina izango duen esperimentu soziologiko bat izango baita.

«Bi pertsona ezkon daitezke beren sexua kontuan hartu gabe». Azken urteetako inkestek garbi utzi dute irlandarren gehiengo oso zabala horren alde dagoela. Horren jakitun, ezkontza homosexualen kontra daudenek estrategia aldatzea erabaki dute, eta martxan jarri dute “But” kanpaina. «Gu ez gaude sexu berekoen ezkontzaren kontra, baina…». Eta bide horretan, kontra ez egon arren ez bozkatzeko eskatzen dute.

Ezezkoen aldekoek galdutzat eman dute dagoeneko ezkontza homosexualen inguruko eztabaida, eta borroka beste norabide batera begira jarri dute: «Ni ezkontza horien alde nago, baina eta umeak? Izan ere, oso garrantzitsua da aita eta ama edukitzea»; «gauean, gaixorik dagoenean, nori deituko dio ume txiki batek amarik ez baldin badauka?»; «gizonaren figura falta den familietan haurrak ez daude ondo; haurraren hezkuntzan akats larria da hori»… Horrelako mezuetan oinarrituko da kontrakoen kanpaina. Ikusi egin behar lau milioi irlandar hartuko dituen esperimentu soziologikoak zer ematen duen; aurreiritziek, usteek eta beldurrek zer pisu daukaten.

‘Sufrí siete años de maltrato físico y mental’

natxo-violencia intragenero lgth

Nacho, de 38 años, ganó un juicio contra su marido por malos tratos. JOSÉ CUÉLLAR

Tiene 38 años, es homosexual y fue una de las primeras personas en la Comunidad Valenciana que denunció un caso de violencia de pareja entre personas del mismo sexo. Y ganó el juicio. “Durante siete años sufrí maltrato físico y psicológico por parte del que entonces era mi marido: humillaciones, vejaciones y agresiones. Me mató la autoestima“, relata Nacho, como prefiere que le llamen. Confiesa que perdió el control de su vida, que tuvo dos intentos de suicidio y que hoy, después de que todo haya acabado, e incluso después de que esté rehaciendo su vida con otro hombre, sigue en tratamiento psiquiátrico.

“El maltrato empezó después de casarnos. Estuvimos año y medio de novios y la relación fue perfecta. Luego empezó todo. Las dos primeras veces fueron agresiones físicas y durante los años siguientes fue maltrato psicológico: me controlaba, me vejaba y minó mi autoestima”. Cuando ocurrió la última agresión no estaban juntos, sino intentando recuperar la relación. Firmaron la separación en 2013 y durante un año y medio trataron de retomar la relación. “Quise hacerlo porque, pese a todo, le quería con toda mi alma y tenía mucha dependencia de él”, confiesa. En junio de 2014 terminó todo: “Me agredió nuevamente y fue entonces cuando me atreví a denunciar”.

Tras esa última agresión, Nacho contactó con su abogada. “Después fui al centro de salud, donde me exploraron y me hicieron un parte de lesiones que llevé a la Guardia Civil de Burriana (Castellón). Un día después se celebró el juicio”, relata. No hubo una sentencia firme porque los abogados y el fiscal llegaron a un acuerdo: una multa de 150 euros, trabajos sociales y una orden de alejamiento.

Su abogada, María Jesús Bodí, reconoce que no sabían cómo tratar una situación de este tipo. Al final, siguieron el mismo protocolo que con un caso de violencia de género, por lo que la redacción está en femenino. Por eso, cree que “es importante que la ley se modifique, al menos en la redacción. Es un componente para avanzar”, opina Bodí.

En España, la violencia entre parejas de personas del mismo sexo aún no ha salido del armario y, como afirman los expertos, está en una situación en la que se encontraba hace años la violencia de género.

El psicólogo Juan Macías Ramírez, cofundador del Servicio de Atención a la Violencia Intragénero (Savi), explica que “la evolución sociocultural que en estos años se ha producido con la mujer” a la hora de identificar una situación de maltrato y sentir el respaldo profesional, legal y social, “no ha tenido lugar con las víctimas de violencia en parejas LGTB”, las siglas que agrupan a lesbianas, gays, transexuales y bisexuales, “donde existe todavía una dificultad para identificarlas y reconocerlas”.

Comunidades autónomas como Extremadura quieren reconocer como violencia de género este tipo de maltrato. Sin embargo, y en opinión de Anes Orellana, psicóloga del grupo Babalon Psicoterapia, “no se deben mezclar las violencias. Cada cual necesitaría su normativa y abordaje específico, ya que no estamos hablando de lo mismo”.

La violencia entre parejas del mismo sexo en España es todavía invisible. De hecho, hay ciertas confusiones con la terminología. No se puede llamar violencia de género, «porque violencia de género implica violencia a una mujer por el hecho de ser mujer, donde se incluye, por supuesto, la pareja», afirma esta especialista. Aquí se usa como sinónimo violencia intragénero, pero el término más internacional sería violencia de pareja entre personas del mismo sexo. Anes Orellana explica que es en EEUU y los países anglosajones donde existe más legislación y programas específicos. También en Alemania y Francia se están realizando algunos proyectos.

En nuestro país se está empezando a tener en cuenta este tipo de violencia por parte, principalmente, de las asociaciones LGTB. Pero todavía las administraciones “no tienen conciencia de estos casos. Es necesario empezar a hacerlo y, sobre todo, empezar a formarse”, afirma.

Una de las razones de la falta de visibilidad es que apenas hay estudios al respecto.

Otro elemento que influye es que la orientación sexual “puede ser un elemento de chantaje” en este tipo de relaciones -“Te voy a sacar del armario en tu trabajo si me dejas” o «”e lo voy a decir a tu madre”-.

“Igualmente, la homofobia, interiorizada a nivel familiar o social, debilita y hace más vulnerable a la persona implicada en una relación violenta”, explica Macías Ramírez.

Por ello, los expertos insisten en que es importante asistir a centros de ayuda específica, preguntar en las diferentes asociaciones LGTB y valorar cada situación. Se trata de tomar conciencia de la situación y de que la persona recupere el control sobre sí misma. “Cuando se ejerce la violencia, una persona quiere tomar el poder sobre la otra. Por tanto, el trabajo consiste en devolver a la persona el poder que se le ha quitado“, explica Macías Ramírez.

Ahora, pasados unos meses de la celebración del juicio, Nacho se pronuncia tajante sobre la violencia intragénero. “Animo a toda persona que esté en iguales o similares circunstancias a las que estuve yo a que no tengan miedo. Que denuncien. Que tomen de nuevo las riendas de su vida“.