HITZALDIA: ‘Palestina morea! Luchas feministas a pesar de la ocupación’

Joan den ekainean, Euskal Herriko 9 erakunde feministatako emakumeek Palestina bisitatu zuten, hango erakunde batzuekin elkartasun harremanak sortzeko helburuz eta, epe ertainera, emakumeen giza-eskubideak bultzatzen dituzten ekintzak abian jartzeko helburuz. Bisita hori ‘Jabetzerako irudiak’ proiektuan kokatzen da, UNRWA-Euskadi erakundeak sustatua. Bidaiatu zuen taldeko hiru kidek, Katia Gatok (AMARU), Beatriz de Lucasek (UNRWA-Euskadi) eta Itziar Abadek (Pikara Magazine) Palestinako hainbat kolektibo feministatako…